artxiboa
xaxtako >>

 ...
 
 Audio
pdf

DOROTEO DE MIGUEL:

Doroteo de Miguelen bilera etorri gara Uztarrotzeko herrira. Zure izena, zure izena, mesedez.

Ze?
 Zure izena.
A! Nire izena, nola da, Doroteo de Miguel.
Uztarrotzekoa zara?
Bai, kebentik, zarra, zarra, ba ia, ia zarra.
Zenbat urte duzu?
Irorgeitalau... lau urte, ochenta y cuatro años ya.
Eta nola ikasi zenuen euskara?
Ni? Len erran dur, nere ama beti mintzatan zara. Gero, ola, egitan nuan, irur urte ilik, eta keben zomait... nonbait... mintzatan zerbait... Gaztekuez... zomait, zomait entelegatan, pero mintzatako ez balio. Nola ni bai, nik kontserbatu duzu oraino Erronkariko... ni banu..., kebenik in du... in du Estornes... Ezagutan du José Estornes? Kori, eman... artu kolaxe. Zureki gisa. Len ere mintzatu. Eta makina polita... anitx, anitx aldiz eraban koieta... korti... Errunkariko ba ni ez(ag)utzen dur, bai, anitx onki zomait mazte zarrak... Isaban... eta keben ere bai... Oin da sei eo zazpi mazte zarrak pero guziak ilik urai.
Guziak hil dira?
Ilik, ilik guziak, ilik, ilik guziak, todas, ya han muerto, las mujeres viejas. Zonbat dagoen berrogeita bost urte txikiago izanik. Nie exean pues ikusten ginan, nola solasten zra? Ze lan bear du egin? y zer tenpra daukau? Bai, bai, egin du euri? edo zer egin du? Bueno, au da así que... Orai mintzatako oraitako... eraun zak kura! Urbil, urbil zara? o nora bear dur xoan? o zer lan bear die egin? ta kolaxet, entelegaten koriek e bai. Erran dur nik banakien euskara... a! Keben, erdara...
Orain mintzatzen zara eskuaraz herrian, bertze jendearekin?

*          *            *            *            *

Isaban ez da eskuara mintzatzen?
Isaban mazte bat igan urtian ilik eta kura anitx ongi mintzatan eta aniztan. Igan urtian ilik eta kura. Emaztegaietan... batez.
Eta Xiberoan, eta Xiberoan?
Zuberoan? Zuberoan ez, dago...
Egon zara Zuberoan zu?
A! Zuberoan egon ni? Ez, ni ez; aieki keben, joan gazte, motikoa, artzayeki Erribrara, xoan; aniz eta bedratzu ilabete iñ artan eta beste iror...keben ardiekin.
Zeinek?
Ardiekin, eta keben ilabete bai eta obro, bi ilabete bortian gasna egitan, kan, ardieki ibili dur. Eta gero bordaltu eta... bestian, pues ta keben lan egitan... bedarrak, garia, eta kolaxe, igitan, patata, ogia, eta orietan. Keben ere bai, ba dur... Isaban badur nik bi, bi ume mientras keben, beste bat Iruñan dago eta beste bat etxian bordaltuik.
Ta beste gauza bat. Almadieroak?
A! Bai! ba, bea, zur egitan ere bai egonda ni an, keben, urrunandu dago ez beste tenpra galdu dagolaik. ze beitu egunez, de día, ... zure egitan...ebakitan. xaki, ekusi du almadia? almadia ikusi du? Nola xatxi kebentik Zaragozara eoan eta Tortosara. Eguatxatik kebenti, artu... au baino zaparra! No me acuerdo cómo se decían las avellanas...
Urrak?
Urra, bai! urrataa. Bai. Urrata, oki xagi y el medio kolaxet, rema, gizona! kebenti xoan, nola xoan orai karreteraan automobilaz a Zaragozara, eta xoan hasta Barcelona e...o Tortosara keben eltu rubia presatik urrun igari gizona! Xitan Burgitik eta Salbatierra, gizon kurak anitx onki xoanik.

.
...
pdf
 
 Audio
pdf

FIDELA BERNAT:

Nola deitan zra?
            Fidela Bernat, pa servirle.
Zer gisa zu?
            Onki ta horrek?
Anitx onki.
            Aaa! Pues hobe, hobe, orain erraitan diar zukez, yikez...
Etxekoak onki dreia?
            Orai artian bai, eztakiar, daudenak korietan.
Noiz sortu zintzen?
            Non sortu?
Noiz eta non.
            Kan, Uztarrozen, Uztarrozen eta badiar hirurogeitamar urte, orai erran zan zomat urtez bizi nazela.
Orai non bizi zra?
            Orai keben.
Uruñean?
            Bai, badiezu hogeitahiru edo laur urte nagola keben. Xoaitan gintun hiriara en el verano xoaitan gintun hiriara,
Batzua osagarri?
            Ni bai, anitx, sobra. Xatan bitur anitx. Entelegatan duna?
Dirua, sosa nondik atratzen zren?
            Aaa! ordian deusere, ekutan balin bazen ehin... ehin, ehin duro kajonian, zia abrats, entelegatan duna zer erran duran? Baia orai zentimo. Orai millonak.
Etxean trabajatan zunien?
            Bai, mendian, eta haur bat titian eta beste bat sueloan, kor, mendian xoaitan gintzenian trabajatra, entelegatu duna? Nik egin diar atxurrareki... kori... eso ya me entiende? Atxurrareki eta onki, eta egita, entelegatu duna? Eta fajoak eramaiten gundia burian larraineala. Kan eltzukotan genia.
Bizi, Uztarrozen?
            Bizi Uztarrozen, bai, mendian, karrote bateki ardien aintzinean, entelegaten duna? Bagunia guk azienda eta egitan gunia gazta et'oro eta oraino re eginen nia keben
Eta etxean amak... lan... trabajatan zren?
            Amak tanbien, guziak mendiara, kan gizona solo eztia deusere, entelegatu duna? Baia laguntu... mendian, bidago anitx lan mendian, lurra eramaitan din anitx tenpra egitako guzia.
Gizona ardiareki Erribra aldera?
            Aa! Erribrara xoaitan zia gizona, Erribrara, eta gu neskatoak, bai, lumiak Frantziara espartiña egitra, baia gero xin zia gerra kan, eta baratu gintia urte bat edo bi akabartion gerra eta gero xoaitan gintia baia kontrabandoz xoan gindian behin.
Frantziara?
            Frantziara, baia zer? Irabaztako deusere, ez xakitako deusere. Egitan balin bagunien bestido bat edo kota bat... kota ya sabes lo que es?... la falda que se dice ahora, eta baskos da... dun kota, uskaraz kota, kota-gaina. kotapea, kori entelegaten duna? Kotaxuria...
Zomat ardi, aitak zomat ardi zutien?
            Pues... agian ehin, edo berrehin edo kolaxet, txiki, horrek dia atajeros que se decía, entiendes?
Eta ardi saldoeki Erribrara.
            Erribrara xoaitan, eta ni xoaitan zrenian ene aita t'amak ordeñatra, entelegatan duna? Pues gero ni aziendareki mendiala.
Zure tenpran guziak uskaldun zreia?
            Ez, nik eztakiar nola erakasi al gunien. Aitatameki solo! ni nia ñotto eta nik ez diar elerrainan eukereki.
Etxean elerrainan zunien uskaraz aitatameki solo.
            Solo! aitareki ez kainbeste, amareki eta tia bat bigunien, amaren ahizpa, erraitan zeia guzia uskaraz, eta nik pues kolaxet ikasi nian. Eta orai dun ene amak bizi du ni hogeitalaur urte obro ezik ama bizi niela, eta ez diar elerrainan eukereki, korren erraitan diela abuelareki, ya me has entendido? Korreki bai erraiten nian eta tia bizi keben, hil tzia xaz edo... kareki ere bai.
Fiestak?
Aaaa! Sanjuanetan, baia ordian mitilak zaudia oletan, neskatxikuek xoitan zia eta nik ere, neskatxi ibili nindenian, beste borta batra, ezen mitilek ez zien nahi xoan ginten korroara.
Dantzak anitx politak zren?
            Baai, baaai! Kota handi banaki, eta atorrak, onki majo, bordaureki, eta guziuetarik zer ustezue?
Onki bestitruk?
            Oooo! bai! Onki beztitruk: bi kota, handi, bat lurrialalaino, ta beste bat remangatruk. entelegatu duna?
Gizona ere onki beztitruk?
            Onki, onki, gizona zaraguelleki xuri eta borleta, eta espartiñak majo eta atorrak anitx majo, atorra xuri baia guziak dantzara.
Natibitatean.
            Gizonak erraitan zeia bai, eta emaztiak ere bai, baia gaiaz xoaitan gintia eta kan…

Guazen aingurieki  arkanxalieki
gaur kantatzera
gore erregearen
xinko semearen
adoratzera.
Baduaz arzaiak
aren ipelaia
lasterrez oinez
xakin al lironez
ea sortu zenez
Jesus Behelenen.

Xoaitan ginenian gaiaz zakuto bateki etse guzietra, eta kan egoiztan zian, banek egoztan zia gaztaña, beste banek iltzaur, beste bat sagar, eta deiru ere bai, nahi ziena, zakutoara, baia kori, baia zentimo bat, zentimo bat.
Karnabalak?
           Karnabales anitx ere bai. Egitan gunia bailia et'oro plazan, entelegatu duna? Eta ordian ere xoaitan zia gizonak esketan, etsetan, eta guziek hiltan balin bagunien txerri... entendeis?... Pues emoitan gunia, banek lukainka, bestek lomo, bestek ogi, nahi zeina, eta gero gizonak egitan zeia aigaria barietan, pues kori egitan zeia. Eta dantza, lunes y martes.
Ordian egiten zeia kitarrareki, klaro, gizon zarrak bai kitarrareki, eta kordiona ere bai, anitx, bai egitan gunia, bai guziek. Bailar, bai, bai, guziak dantzatan, eta karnabaletan anitx onki, baia deskuidaten balin bagunia, altxatan zia eskina batan eta xitan drena harrapatra eta guzia zer? Laster etsera. Ta gizonak xoaitan zia, eta kotareki beztitan zia, enauak eta bordauak korraraino. Zer ustezue? Egitan gunia bai guziek, baia ikusten balin bagunian kareta guziak lasterka etsera.
Negian tenpra gaixto?
            Beti elurra kolaxet, eta kolaxet bizia xoaitako karriketan, entelegatu duna? Pizixka solo eta xoaitan gintia oxkireki eta klaboreki et'oro. Orai eztin egitan deus ere.
            Almadiak? Negian ez, kori otoñoan, otoñoan, bai. Zereki, pues lerreki, lerrena badaki zer den? Pino, pino, lerra. Eta Zaragozaraino, eta gizonak lau pezetareki bueltatu Uztarrozera, baso batentako ezta kori re.

 ...
pdf
 
 Audio
pdf

VICTORIANO MARCO:

Erronkariko Ballia dago Españan Nabarrako Probinziaren, Aragokoaren eta Franziaren artian eta Ballia konpostan dei zazpi idik, deitan beidra Uztarroze, Izaba, Urzainki, Erronkari, Garde, Bidankoze eta Burgi; tenpra guzian eta beti izan da balle kaur anitz fama ontako eta onratuk mundu guzutik, eta Erronkariarrak izan dra beti anitz azkar, anitz sufrituk, eta anitz baliente, gerrara xuaitan zrenian, eta korrengatik Nabarrako Erregek egin duei tenpra guziez anitz mertxede eta emon duei anitz pribilegio zerbutxi andi egiten zeinein pakatako; eta an- andienetarik izan zen emoitea deretxo txaistako bere aziendeki eta saldueki Bardeara deus pakatu bage. Tenpra guziez erkin da balle kontarik anitz gizon andi eta anitx meritotako gisa guziez, baia bi andienak izan dra eta obro fama emon deinek balleari Gardeko seme bat izena beizien Pedro de Bereterra eta erdaraz deitan zein "el Conde Pedro Navarro", zeren bere tenpran izan beizen Españako Errege Katoliken Generalik obena eta andienetarik, eta anitx fama eraman zien Italiako gerretan eta guzien burian Españolak buruzagi egin zrenian Aprikan Argelez eta Tunezez. Eta bestia izan zen Erronkariko seme bat, deitan beizen Julian Gayarre eta izan zen bere tenpran kantore andi bat, eta mundu guzian erraitan dei izan dela tenorerik oben izan dena eta ezaguntu dena tenpra guziez mundu kontan. Gaxoa il zen aski gazte, bestela anitx faboreziten zien balle koni, anitx adeskide beizen bere erriaren eta balle kontako. Balle kaur anitx ezaguntu da ere... leku guzietan anitx ardi, aari eta axuri beitago, eta erostan beidite Nabarra eta Arago guzian; baitare, anitx lerdoi eta bagodoi beitago bere barnian, eta egitan da anitx zur, eta eramaitan ditei lotetuk, almadietan eguatxa barna, Zaragozara eta Tortosaradraino. Egitan da ere Balle kontan anitx ganzta eta zenbra ardien eznetik, anitx on, eta famatuk daude guzutik (daude?) guzutik; beste gaizarik ere badago, baia utzurik alte batra, Balleko gaizak xuanen naz orain eleraitra Uztarrozerik, ni kanko beinaz eta bapanak maitiena beitu betik bere gaizak. Uztarroze dago idirik gorena, beitago Franziaren mugan, eta da Balleko idirik obena eta obeki konserbatan dienak gaiza eta kostunbre zar guziak; egunko egunian bizi dra iri kontan bederatzu ein arima, txiki gora bera; badu eliza bat anitx eder eta andi, anitx meritotako altare andia eta kaliz eta kustodia dutienak, orobat nola beste gaiza guziak elizarnak. Egunko egunian dago apez jeina D. Robustiano Etxegarai, eta badu ogeita bedratzu urte eliza kontan dagola; alkate da Santxo Garderen etxeko burzegia, Ulpiano Marko eta juez munizipal da Julian Markoren burzegia, Bitoriano Marko, beita berbera gaiza kuek kontatan ditienak. Idi kontan izan da betik obro ardi eta saldo ezik Balle guzian eta korrengatik da ere idirik abratsena... nik ezaguntu dud ene tenpran ogeita amar milla buru igarorik, baia orai dago zerbait txikiago; saldo koriek guziak xuaiten dra San Migelez Erribrara eta Bardeara, eta kan egoitan dra Maiatzaradraino, zeren keben, egitan beitu negian anitx elur eta tenpra gaizto eta obenian [zomait] ila- ilabetez ezdekite erkin etxerik, eta korrengatik biartan zuei txatxi guziak neguko Erribrara; eta kan egitan dei ertzaroa eta guzia. Milla eta zortziein eta irurogei[ta] baten urtian, agorrileko amargarnian agitu zen idi kontan desgrazia anitx andi ... (andi?); arrastri kartan txatxi zen menditik Paskual Gorriaren neskato bat, eta aigal gaian xuan zen oiara, eta akaituk beizagon loak arrapatu zion argia ixikirik utzurik arka baten gainian; eta eretxarri zenian ekusu zien sutan zagola arka; lotxatuk xagi zen eta xuan zen berretaren artra lotako suaren eta ezbeizagon urik xuan zen lasterka eguatxara, ezlezein eurek ere xakin; baia eldu zeneko ura guzia ixikirik erden zien; gunian iranegitan asi zen baia xuan zeneko jentia, igan zen sua sabaiara, eta kan beizagon anitx auts eta belar fite ixiki zen guzia eta erkin zen sua etxe gainiara; eta olez eginik beizagon etxe gain kura eta beste etxenak ere bai, [xuan zen artuz anitz indar suak etxe baterik bestiara eta bi edo iror orenez erre zen irurogei eta bortz etxe.]

scriptorium