Nola      2006-11-06

…ganzta egitea
1904ko otsailaren leina, Mariano S. Mendigatxa Ornatek izkribitu zion Azkueri: ganzta egiten da onletan; onla da, kabaña, eta xasgu urteoro egiten deina; kabaña ganztaren egiteko, eta artzayen erretiroarentako; eta xaxgiua ardien bilgunia, xaxtako, edo irauskitako, edo erextako, gero eznia biltan dei olaberratara; kan egoxtan dei koaju biar diona, kuajatuz geroz, desegiten dei guziua, isartan dei, zuku lodi batian; gero bi eskiuez faiten dra biltuz, biltuz, eta isartan dei mukulu batian; kan erraiten dabey matoina; matoina erkiten dei xura batra; kan esprimitan dei onki zuku guziua; gero isartan dei, aro edo kaxal batian, erstuz suaren beroareki, egiten dei ganzta. Zuku baratan dena, egoxtan dei bertz batian, egosiz geroz baratan da errebullokatruk, gero agorxaliaz biltan dei errebulloak eta kartaz egiten dei errekesuna; errekesunetik baratan den zukiuari erraiten dabei txirikot; txirikotaz gizentan tei txerriak eta bai emoiten dei ere erremediotako anitx eriri; ardi bapanari gentan dabei iror edo laur libra ganzta; eta zortzi edo amar onza errekesun. Ganzta saltan dei, freskuan, ogei ta zazpira pezeta arroba; eta orai pezeta bana libra; errekesuna saltan dei, bira ernal libra; errekesuna gastatan da zukugarritako goreximan eta bijiliazko egunetan; gente komunak zopatako, nayago du errekesuna ezik orioa.
Badu ein urte kala egiten zen ganzta. Egun, Kixmiren aldietan, xa ez da kala egiten ganzta.