Berri      2009-09-22

GAIRON-GAIRONA

(“Oro del Eska” ‘tik artruk eta uskarara utzulirik)
Erronkari’ko irietan egitan zena gai onaren egunaz
Elurpean ortzitruk, aziek lo egitan zien. Abentuarena da.
Elur eta otzen tartean, moitarzun bageko bigotzen tartean sortu zen lur gainean
Jainkoaren Azi Ona, sortu Belen’en Argi Berria.
Gaion; Uskal Auñamendi’an Gaiona. “Oxanea” zuri-zuri eta andi-andi dago. Beste
mendiek, xorrotxago izanik, beren punttaz urratu dei elur estalkia.
Etsagainen zurajeak, elurrez jantzirik, familiak altxatan dutu. Toska-txamidren kemaltak
eta urzotalde baten egakada, iñon ere baratu bage urzotegiara berriz xitan denean, biziseñale
bakotxak dra Auñamendi’ko iri ñottoan.
Ogeita laurgarren eguneko goxa da. Belagua’ko ateñotik aizeak bultzatan du eta
etsegainetatik elur-auts egoxtan du.
Erronkari’ko Eskutu gloriosoa paretan dun etsezar baten aurkian, aur-saldo batek
kantatan du, eskuetan zakuto zuri-zuri ekunik.
Ai, maria!
Gairon-gairona:
sortu da Jein Ona.
Natara bitate
Urteren bitarte
Argizaya,
mirall andia.
Zutara mendatan da
mundu guzua.
Sandoro’petik dakorte.
Paradusu’ko zabala,
kanko unrra sagarra;
sagar kartarik xan lezana
Jeinaren seme eta alaba.
Jesus, Santa Maria
dakigula balia
ilean eta bizian,
arimaren orduan.
Ollarrak txuria mundutik,
Ainguru Ona zeuritik.
Ogi Ona Ostiarako,
Ardau Ona Kalizarako,
Ketan bietan konbertitruk
Jesukristo goretako.
Ekusirik birtute
gore Jeinaren Kandelariak
graziaz beterik dakorte.
Azken estrofa kantatuz geroz, bozkariozko iragoka asten dra. Etseko anderiak gaztain
eta etzagur anitx eragu eta errepartitan dutu aurrer. Askaziagoak sukaltra igan-araztan dutu
goxorik emoitako; baya, leinik, bapanari pattata bana eskeintan dabei, eta ekusgarri dra aurren
beitarte ullunak.
Etseko anderiari erakustan dabei biltu deina eta puskat berotan dra. Emazteak,
txungaz, bai serioz bai barrez, goxoen parte eskatan zabei.
Aurrak kantik erkitan dra lasterka, karrika gora edo karrika bera xoan dren beste aurrer
eltako.
Korrikaldia akabatan, sukaltien sukaldarrean arrapaketa zenbatan dei: etzagur, gaztain,
sagar zimurtruk, ogi-roska, katamora eta beste goxo, guzua tasta onenetako.



Jose Estornes Lasa
Principe de Viana, 1981, abentu txikerra-abentua, 11. orr.