Berri      2009-09-05

UZTARROZEKO AZKEN USKALDUN ZARRAK

PEREZ ETA MARKO’tar ERRIKARDA IL ZAIKU
Naferrako berze irietan bikala, Erronkarin uskara galtan da. Solo uskaldun zar bizpor baratan dra. Korrelako kanko uskaldun zarren bat iltan denean bigotza erdiratan zaiku.


Almadieroak
negu gorrian
xoaitan dra
egoatxetik;
ardi, txakur
eta artzaiak
Bardean
bidetarik.


Eta almadieroak bikala urte uskaldun bat xoaitan da sekulako, oraikoa Rikarda Pérez Marko izan da ebilkaria. Uskalzale andi zen. Uztarrotzera eltu zuren uskalzale guzuer laguntu zabein bikotzez.
Aren uskara garbi, eder eta goxo uskal lanetan ageri da. Bere izena ez da uskalzaleen bigotzetan atzeren.


Ogei gizon
eta mazte
dra oraiko
uskaldunak,
uskaldun zar
xoanez geroz
¿non daude
berriak?


Ea lurreraino eltu izan gintzen. Uskara galten zen Erronkarin. Gore Diputazioneri eskerrik Izaba ta Erronkariko ikasguetan uskara irakasten da.
Berriz gore irietan uskal sonuak entzutan dra. Egunko morroi-neskatoak biarko uskaldunak izanen dra. Ezta ilen Erronkarin uskara. Guzuen lana da. Gere gaizak salbatako guzuak lan egin bear dugu.
Rikarda Anderearen seme-alaber Julita, Paula, Leon eta Anparo gere sentimentuazko itza eilten dabei uskara maitatan deinen izenean. Jangeikuak glorian ekun deila.



PEREZ ETA MARKO’TAR ERRIKARDA
(Mayo’tar Pankrazioren alarguna)
il da.
Seme –alabak Julita, Paula, Leon eta Anparo ta beste azkaziak.
Otoi egin zazei Jaingeikoari bere arimaren altez.
Uztarrotz’en Garagarzoaren 23’gn.



Jose Estornes Lasa
Principe de Viana, 1969, setemera, 3. orr.