Berri
2009-08-06
URZAINKIKO AZKEN USKALDUNA
Egun eder batian Urzainki’n egon gara. Kori da Erronkari’ko iririk nottoena. Iri konek du arrizko eliz zar bat orai anitx eder, frontoi andi, ikasgu zabal eta Xalbatroren Ama Birjinaren Ermita. Giza atze artian, egotxaren altean. Zubi zarra lurreratu zein orai dra anitx urte eta oraikoa penagarri da, zementozko. Erronkari’n uskara galtan dago. Urzainki’n dion emazte bat uskaraz ele erraitan dula: Maria Ezker, Urralegi egotxaren altean bizitan dena. Eurk obroago eztaki uskaraz. Kan zegon, elizaren bortan, iriko apezareki, ni eltu nindenean. - Zer gisa, zu, tia María? (Iri kuetan emazte guzier tía erraitan zazkabei). María Ezker anderiak apezari eta niri begiratan zaiku eta bere begietan arrigarrizko tximist bat ekustan da. - Anitx onki eta zu? - Eta osagarria onki dia? - Anitx onki ere bai. Kor doa tía María bere etxeara, negia igartra, uskaraz ele erran bage. Kareki eramaitan du Urzainki’ko uskara guzia. Gunian, iriko zubia bizpor nexkaxier igar dena kontatan dur erranaz: alke andi izanen leidake gore uskara ilten balinbaleti. Nexkaxi kuek uskara moite dei eta ikasi nai lokei negu kontan libru bat ba lezei... Bear da il bino lein azken uskaldunari uskaldun berrien eskia emoitia. Urzainki’ko eliza, ermita, ikasgia, mendiak baia bitxirik ederrena uskara. Gentiak erraitan den bikala “Ari koropilatua ezta sekula oso” baia...
Jose Estornes Lasa
Principe de Viana, 1967, abentu txikerra-abentua, 8. orr.
|
|
|