Kontu      2006-12-19

Mendigatxaren bizpor kontu

ARTZAINA TA OTSAILA
Artzai batek eta urteko bigarnen ilabeteak, bisusturte batez otsailaren ogoi ta zortzigerren egunean elealdia izan zabein: “Otsailsko, otsailsko: ezdadak lotsarik ene axurientako.
-Orkak, orkak: egun bat baitud eta berze bat genten baitud ene anaie martxoari, ezdadak eitzen ez ariko eta ez artxorik.


ARZATZAK ETA OTSOA
Axuri-saldo baterik zuatzan bi arzatz inesirik ardietra. Usi batan igarteari erkin zitzabein otso bat eta erran zabein: “Zinez erraiten dazeid bata xan bear dazeidala”.
Arzatzak konen entzuteari asi zren nexarrez; eta llantoka erraiten zabein: batak “eitz nazak ni”, berzeak “eznazak ni xan”.
Otsoak, konsentitruk xa etarik asealdi baten artra, erran zabein “ixil ztei; xardoki zazei bien artean zoin bear tzein izan”.
Bertan xardokitu zein arzatzek eta erran zabein otsoari: “yi egon adi kemen ikurik, gu isaren gutuk yire bi altetarik, bapana giauren altetik. Atziriren gutuk amabi urratsez, kantik beinkoan asen gutuk lasterka eta lein eltan grena yiri pot emoitra eitzen gutuk biziareki. –Onki, erran zabein otsoak; baia izan deila bertan”.
Jesusean egin zein arzatzek beren indartsiua; lasterrean biak eltu zren beinkoan. En pot emoitean otsoari fan zitzazkan erzeak giltzurrinetarik eta saiets ezur guziuak baratu zitzazkan txistatruk mukulu batean.
Bitorrez arzatzek modo onez erran zabein otsoari: “guarpen kaur emon daiguk yik guri egin naionaren truku. Konserba zak gutaz asetako ganiua, berriz salutatra el gitian artio”.
Bapanak sartu zabein sudurretarik uzker bana eta gero fan zren beren bide zameina.


EMAZTE BAT ETA XAXTREA
Emazte bat anixko xur eta ornikatu zen. Bear zion egun batez xaxtre bat xoxtra. Xaxtrearekin zer egunez fanen zen komenitruk, tenprarik gal elezan, bezperatik drezatu ztion apario guziuak. Biramen goxan xaxtrea bere ordiuan fan zen. Desayunoa emon zaun. Desaiunatu eta erran zaun “askaltu nai baduk, drezu diok. –Ein” erran zaun xaxtreak. Askaltu eta berriz erran zaun “bazkaltu nai baduk, bazkaria-re drezu dakadak. –Ein” erran zaun xastreak. Bazkaltu eta aigaria’re drezu zakala erran zaun eta txikigatik aigal zokela. –Ein” erran zaun xaxtreak. Aigaltu eta xagi zen xaxtrea erranez “arek aigaltuz gero eziola ñorentako xostan”.
Artu aizturrak besapean eta etsera fan zen, tripa onki beterik. Baratu zen emazte zurra lan bilorik egin bage gastu guziua eginik.


ERREGE TA LAKAIOAK
Errege bat bi lakaiorekin bizi zen. Altakan elluen oiltako bear ztein lakaioak. Egun batez txispa bat fan zitzaun erregeri eskiuara. ¡Trast! altxa zion eskiua. Lakaio batak erran zaun, tenpra obro emoiten ezbazion, ak ezozkeila elluak gen. Eta errespondatu zaun: “ñaurek gentan tiat ellu kuek”.


SORRA TA UTSIA
Sor batek erraun zaun utsi bati: “txek non duan añabarbarina.
Eta utsiak erresponditu zaun: Yi beadi oinez arroitu egiten dionari.


OLABEORRA TA GARAGARRA
Olabeorrak erran zaun garagarrari: yi yaz bizioso eta basto, yiretako nausiak eslejitan dik alorrik obenena, antzatan yai obekiena; eta guziuareki sortu bear baduk, ongarriz onki berotu bear yai; eta yaz kain basto maiak ezbaiyai ezaguntan. Yire estimazione guziua sotokoetan diok.
Garagarrak errespondatu zaun eta yi yaz guziuen uguntiua, ñork ere nai ezyayeina. Yiretako ezdion ez preziorik, ez mesurarik. Sortan yaz erin bage, ungurunean ebastan yuanareki bizi yaz, kanpa bedatse guziuan onki bestitruk; ero yazan gisa, guziuez gain azkatruk. Llarneara eramaiten dun buriua utsik eta autza erraustan airiarentako.


SUA TA IROR MAZTE
Iror mazte zitiozun urutan: ama, alaba ta errena. Sua lotu zunien eta ezezen nai ixiki eta zarrak erran ziezun: ile xuria bera argi. Alabak erran ziezun: lua bera orí tzu. Errenak (ilea beltx baziozun) erran zion: ile beltxa tira eta murteka.
Nork ezion sua ixiki.


TXITXITERA TA IÑURRIA
Txitxitera negiuan fan zen iñurriaren etsera, deitu zion bortan, xatxi zen iñurri bat. “¿Zer nai dun?” Libosna eskatu zitzaun berzeak. Iñurria igan zen gora eta erran zaun amari txitxitera zegola libosna-eska. “Ola egin zion amak: korren bizia dun udan kanta eta kanta, gero negiuan endura. Erran dazan txitxiterari nai badu negiuan xan, gore gisa aplika deila udan. Emon dazan bortaz sudurrean eta igan adi”.