Kontu      2006-12-14

Lontxo artzaia

Lontxo artzaia bakar-bakarrik bizi zen mendiko onla batean. Urrietan bera xaxten zen saldoarekin eta irian igartan zion negua. Baia bedatsea eltan zenean gora igaiten zen berriro eta mendian igartan zion uda guzua ere. Mendian zegonean ez zion kasik ñor ekusten. Borztan zakurra izaten zion adexkide bakarra.


Bein batean etzinik zegon aretx bat pean bazkalondoko siesta egiten eta neskato-mitil eli bat agertu zen. Abañatu zrenean kola agur egin zion ketako gazte batek:


–Arratse on, Lontxo. Zer gisa bizi gutuk? Bake ederra duk kemen!


Lontxok soniak ertsiz ez zion gaiza argirik erresponditu.


Ardiak unguruan zebiltzan belarra xaten eta neskato batek galt egin zaun:


–Lontxo! Zomat ardi tuk?


–Berrein eta amasei –erresponditu zaun Lontxok fite.
–Bizpor ganzta erosi nai tiguk. Ganztarik duka?


–Bai, bai. Bi dozena dazkadan onlako ganztategian...
Eta gunean mitil batek:


–Parkatu, Lontxo, baia yi gazte yazala orainore urdu zaitadak. Zomat urte tuk?


Lontxo ixilik baratu zen momentu bat lurrara begira...


–Ez dakiak: berrogeitamar edo irorogei...


–Apoa! Anitx onki dakik zomat ardi eta zomat ganzta dazkaken eta urteak, berriz, ez dakizkik? Nola daitekek kori?


–Txek –erresponditu zaun Lontxok–. Unguru ketan otsoak ebiltan tuk naroz eta ñoiz ebaszaleak ere bai. Korregatik, goxero eta gaiero kontatan tiak ardiak eta ganztak, bein ere antze bage. Urteak, berriz, xa dakiak ez daiztadakala ñork genten eta eztiak korretaz aizinarik…