Kantxoin
2006-11-06
Goazen goazen kementik
Kantxoin kontan erraitan da: goazen goazen kementik iriaren erditik, mitil gazte kuengatik guk nai digun lekutik. Erkin ztei mitil zarrak erkin ztei karrikara eta ikasen tzei gore makilen erdara ezrei ez erkinen lotsa baitzei sartruk gore makilak izanen drela zen bizkarrean xuritruk. Eta gore Mendigatxa moiteak erraitan du artaz: Orai gunian guartu nintzen, nola ene Ama zenak (Jangeikoak bere zeurian dakala) kontatan zaitadan; aren gaztezutiuan, kemenko mitilek egiten emon zein bi kuadrilla; bata zarrek eta berzia gaztek; betik emon zauden ankarren, zarrak gazteki; nola zarrek baizokein obro ezik gaztek, xey oro, eyo, xurifikatan emon ztein makilakaldiz; kalako gisan sartu emon zitzabein lotsa, ezbaizren erkiten etse, biltan zrenetik; faiten emon zren zarrak, gaztiak zauden etseko bortara, kantatra nay zeina; gero despeditako, kantantan emon zein kantxoin xunto oiltan daudana. Gero, tenprareki gaintu emon zren, gaztiak zarretaz; eta faiten emon zren zarrak zauden etseko bortara, kantatra berze kantxoin xunto oiltan daudana. Musika da egunekua.
|
|
|