Berri
2006-11-06
Onki xin oroer
Onki xin oroer. Onki xin gore itzalguara. Badu egun ta urte erkin gintzen gore Bidankozerik. Kixmi sortu zenean, gore Bidankoze iltan asi zen. Eta gu, amets egileak, berze lekuetra fan gintzen amets egitra. Kan kemen izan gra baia gore buru ta biotzak betik gore amaren lurrean egoitan zren: Bidankozen. Egun, Kixmi il dela entzun digu. Ez dakigu kori egia den baia gori, ber-ber. Badu laur goiko zar Bidankozera utzultea erabaki ginion. Sei urteren buruan Bidankozen amets egitea nai digu eta kala, amets egiten Bidankozen, bizi. Anixko akaitruk gaude eta kemen, gore itzalguan, ats arten digu gore azken ametsa lortutako 2012ko garilean...
|
|
|