Berri      2009-08-03

BIDANKOZEKO EKUTE ON BAT

Orai dra ein urte obroago Luziano Bonparte Prinzipea sin zen Erronkariko uskara ikastra. Bidangotzen erden ztion bi uskaldun agudo. Bata D. Prudenzio Hualde Mayo, iriko abade eta D. Mariano Mendigatxa. Prinzipearen mezua egitako Hualdek uskaraz eskribitu zion S. Mateoren Ebanjelioa.
Berroegi ta amar urte gero Bizkaiko gizon andienen bat, D. Resurrezion Maria de Azkue  xin zen eta izagunto zion Mendigatxa jeinari, orduan zar baia uskararen altez lan egitako naiari. Ilabetian bein Bidangotzetik Bilbora karta bat erronkarriko uskaraz oilten zaun Mendigatxak Azkueri.
Karta kuetan anitx gaiza ikastan dra. Amairorgarnean Bidangotzeko ekute baten berri emoitan daikugu erranez:
“Bihar Ama Berjina Kandelariazko eguna; bezperak erran, eta portikoan, iriko bezino guzuen izenak isartan dra bapana bere zeduletan, gero xuntatan tei sonbrero batean; onki errebolbi edo nastekatiarekin, deitan dei bi morroin; eta batak erkitan du zedula bat eta emoitan dau apezari; berze morroinak erkitan du berze zedula bat, eta emoitan dau alkateari; biak leitan dei, eta noren izenak erkitan baitdra, bear dei izan xunto; gisa kontan xuntatan da bezino guzua bira-bira; gero faitan dra guzuak askaltra etxe batra eta aigaltra berzeara, gero Santa Ageda egunea, baita konen borzgarnean xuntatan dra pareja berak egun guzuko xan eta edatra; beren artean etxe eslejitan deineara. Lein obliga arazten ztein xuntatra bi pezeta eta libra bat kandraren bakotxaren penan; orai ez dago penarik, xuntatan dra borontate dionak, baia orainore xuntatan dra obroak; anke ez obro ezin apario baten egitra; leineko zarrer entzuteaz digu, gaiza kaur, isaririk zegola, ankartruk zaudenen bakean isartako; orai ere, erreparatruk dakagu, komunkixe erortan dra xunto, zomait badaude ankartruk edo enuxatruk, eta oboroek egiten tei bakeak, xuntagune kontan. Gaiza koni erraitan diegu urrutxkideak”.
Korrela bizi zren, 1904’gn urtean, Bidangotzeko bizikariak. Ekute on bat zen bakea isartako eizien artean eta bakezko urte berri bat ekuntako. Oraiko soziologoak txerkatan daude kan-kebenik pakea gordetako egin-bideak. Ene ustean gore irien antzineko ekuteak beiratu bear tei ketan anitx gaiza ikastan bitra. Kanpotik ekuteak eregu bino lein nola izan dran goreak ikasi bear diegu eta onak balidra berriz artu tzagun.


Jose Estornes Lasa


Príncipe de Viana, 1968, otsaila, 5.orr.