Lantare      2006-11-06

Gardabera (sonchus oleraceus)
Lantare kau naroxago aztan da gizonek egindako lurretan, liligunetan, kartxirietan eta larratzetan ere. Bedatseren burukotik udaren burukoraino loratan da. Entsaladetan xatan da gordin eta eraki eltzari gisa erabiltan da. Bere saiñetea fin da. Gardabera sontotako lantare gisa erabilli zen ere. Bere itxura anitx altatan da tenpraren arabera. Erdaraz: lechacino, letacín, cerraja, cerrajón, sow thistle...